Details

Date:

28/06/2024

Event Types:

About the tour

KONTZERTUA

HENGE 2015ean, Manchesteren sortutako taldea da. Rocka, elektronika eta psikodelia nahastuz, beraiek sortutako Cosmic Dross izeneko estilo berezian aritzen dira. Ikuskizun ikusgarri eta antzeztuak eskaintzeagatik dira ezagunak, eta taldeko kideek kolorez beteriko estralurtar pertsonaiak gorpuzten dituzte: Zpor, Goo, Grok eta Nom. Estetika futurista eta mezu konprometituen bidez, HENGEk bakea, galaxi arteko batasuna eta bizitzaren ospakizuna aldarrikatzen ditu.

Taldeak lau disko plazaratu ditu jada: Attention Earth! (2018), ExoKosm (2020), Alpha Test 4 (2023), eta aurten kaleratu berri duten azken lana: Journey to Voltus B, aurrekoak bezain zoroa eta sortzailea.

 Ez galdu HENGE zuzenean entzuteko aukera! Eszena gainean biziko duzun esperientzia kosmikoa, ero eta ahaztezina izango da!