Neil Hales, Acidulant izenez ezagunagoa, Maltatik heldu zaigun, musika elektronikoaren ekoizlea da. Bere lanik arrakastatsuenak halako diskoetxetan argitaratu zituen: I Love Acid, R&S Records, Balkan Vinyl, DJ Pierreren Jack Trax Records, Afro Acid (AEB) eta Zodiak Commune, besteak beste.
Acid eszenaren zale sutsu gisa ezagutzen bada ere, Neil-en benetako pasioa sintetizadoreetan eta soinu elektronikoen esperimentazioan oinarritzen da, estilo ezberdinetatik abiatuz.
Halaber, Electronic Music Malta (EMM) elkartearen sortzailekidea da, Malta uharteetan musika elektronikoa bere forma guztietan sustatzen duen lehen irabazi-asmorik gabeko erakundea.
Utzi zure burua Acidulant-en unibertso azido eta esperimentalak eramaten! Ikuskizun bizia eta elektronikoa izango da!
share
ARBÉRATS-SILLÈGUE
28-29-30 JUIN
Ce message d’erreur n’est visible que pour les administrateurs de WordPress
Erreur. Aucun flux trouvé.
Veuillez aller sur la page de réglages d‘Instagram Feed pour connecter votre compte.