Details

Date:

28/06/2024

Event Types:

About the tour

JonKass ez da musika-proiektu arrunt bat: ahalduntzea, energia eta transgresioa ditu oinarri.

Akerbeltz taldearekin 250 kontzertu baino gehiago egin ostean, orain bere bakarkako unibertso
propioa sortu du: Genero-rolak apurtzen dira, identitatearen eta onarpenaren aldarria oinarri
hartuta. Euskal eszenan hibridazioa eta esperimentazioa bultzatzen dituen proiektu ausarta da konplexurik gabe eta aske.
DAM 12 abestiz osatutako diskoa, identitateari, askatasunari eta bizipenei egindako aldarria.
Honetan hainbat artisten presentziarekin ; Xabi Solano, Kepa Junkera, Ane Martínez, Alarma Morea.
2025eko Paradisu Zinema beka irabazi zuen Jonkass proiektuak.