Details

Date:

28/06/2024

Event Types:

About the tour

KONTZERTUA

ehz 2024
Beñat Goitia gasteiztarraren ibilbidea. Montauken bigarren diskoan norabide aldaketa batzuk sumatzen baziren ere,pandemia eta ordenagailuaren aurreko orduak izan ziren gitarra bazterrean utzi eta elektronikaren mundura eraman zutenak, 2022an Benizze izeneko bakarkako proiektua sortu arte. Lehenengo lana zazpi kantuk osatu zuten. Latindarra, oldarkortasuna, oihuak eta edukia, eduki asko. 2023an iritsi zen Paradisu zinema Musika bekaren lehen ediziorako deialdia:EHZ Festibalak, Antxeta Irratiak eta Elkarrek sustatutako beka. 28 musika-proposamenen artean, epaimahaiak Benizzeren freskotasuna, argitasuna eta konbentzimendua nabarmendu zituen. Musika elektronikoa, ñabardura askorekin, oso bisuala eta esplizitua… Beñaten beraren hitzetan: 2024ko urtarrilean Elkar estudioetako Victor Sanchezen gidaritzapean grabatu da Benizzeren bigarren diskoa. 2024ko EHZ jaialdian estreinatuko dira kantu berriak zuzenean.