Details

Date:

28/06/2024

Event Types:

About the tour

KONTZERTUA

Kimule, Death-groove metal talde euskalduna da. Taldea, duela hamar urte Kink Mullet izenpean, Suhuskune herri famatuan sortua, itzultzen da gaur, bere lehen diskaren aurkeztera : Eskorgatra ! Nekez bada nekez, soil bezain suntsiezin, eskorga da,6 ofiziale hauen musika karreatzeko tresna bakarra ! Erreka ahantziari gorazarre, muleta ile mozturari sustengu, mardotsadun fruituer omenaldi, Kimule-k publikoa elkarretaratu nahi du, maiz ahantziak, edo nahitara bazter utziak diren funtsezko gai batzuen inguruan. Baina segurtatu nahi baduzu, zauri Kimule-ren kontzertuetara. Nahi duenarentzat oro, bazizkor eskorgatrak banatuak izanen dira…..