Details

Date:

28/06/2024

Event Types:

About the tour

Zuhaitzetatik datoz. Gaur egun Londres ekialde emankorrean kokatuta dauden arren, Snapped Ankles taldeak oihaneko energia basatia
mantentzen du.
‘Come Play The Trees’ kaleratu zutenetik igaro diren zazpi urteetan, haien kultuak gora egin du. Bigarren diskoak, ‘Stunning Luxury’,
taldeari BBC 6 Music Festival bestan jotzeko eta KEXP saio batean parte hartzeko aukera eman zion, Erresuma Batuko bira arrakastatsu
baten ondoren, zeinak Londresko Village Underground aretoan egindako bi gaualdirekin amaitu baitzen. Haien kontzertuen erritu
xamanikoan parte hartu dutenek badakite: esperientzia bakarra eta komunitarioa da. ‘Forest Of Your Problems’ diskoarekin, taldeak bere
basoko erritmo zaharrak eta multimedia ikuskizunak gero eta eszenatoki handiagoetara eraman zituen, besteak beste Camdeneko
Roundhouse enblematikoa eta SXSW zein Desert Daze jaialdiak.
2025ean ‘Hard Times Furious Dancing’ disko berria kaleratu dute besteak bezain energetikoa !