Silitia Ibai Silicatok (Lekeitio, 1997) eta Xabier Barrutiak (Bilbo, 1999) osatutako bikote bizkaitar sailkaezina da, orain dela gutxi laukote bilakatu dena, Dani Artetxe (Bilbo, 1999) eta Adri Lorenzo (Bilbo, 1998) lagun. Proiektu ausart honetan, brioche pop gisa definitzen duten musikak, eszenaratzeak eta asmo artistikoak pisu orekatua dute. Silitia ekimen poliedrikoa da, etengabe eboluzionatzen ari dena eta urrats bakoitzean harritzen duena.
Bere proposamen estilistiko hedakorrak maisutasun harrigarriz nahasten ditu elektronika, post punka, funka, industriala, art rocka… eta horren gainean, melodia argi eta distiratsuak, pop klasikoaren estilorik puruenean. Hori guztia Silitiarren iragazki esperimental eta ironiko horretatik pasatuta, batzuetan komikoa eta zuzena; beste batzuetan sotila eta ñabardurez josia. Zuzeneko aurkezpenen bitxikeria delikatua deskribatzea zaila da; bizi egin behar da.
share
ARBÉRATS-SILLÈGUE
28-29-30 JUIN
This error message is only visible to WordPress admins
Error: No feed found.
Please go to the Instagram Feed settings page to create a feed.