INFORMAZIO PRAKTIKOAK

Akanpalekua urririk festibalarientzat.

Gune lasai bat furgoneta eta autoekin lo egiteko.

Berinezko boteilarik ez gunean, ez akanpalekuan.

Sartzea urririk 11 urtetik beherakoentzat.

Ordainketak : euskoz, euros, banku txartelarekin. Kasu kutxazain automatikorik ez da gunean bertan. 

Animaliarik ez da onartuko ez gunean, ez akanpalekuan.

Seku komisioko laguntzaileak 24 orenez txandakatuko dira, festibala gune seguru eta goxoa izan dadin.

 

Etortzeko, Arberatze herria Amikuzen kokatzen da, Donapaleren ondoan : 

Autoz : Baionatik 55 minututan da. N°4 ateraldia hartuz geroz (Bidaxune, Bardoze), D936 errepidea segitu behar da Bidaxune arte. Ondotik, segitu behar da D11 errepidea Garrisera eta gero, eta D124an itzuli, Arberatze arte

Autobusez

– Baionatik <-> Arberatzera

– Atharratzetik <-> Arberatzera

– Baigorritik <-> Arberatzera 

1,20 € bidaia

Akanpalekuaren gainean :

– Ura eta elektrizitatea

– Dutxak eta komunak

EHZak saboia hornituko du, ez dugu saboi kimikorik onartuko lurra zaintzeko 

Festibalaren lekuan : 

– Janaria eta edariak

Brigada ubela : eraso guzien kontrako protokoloa, eta gune seguruak gunean bertan.

PROTOKOLOA

Gure festibala emazteen, aniztasunaren eta sexu-askapen eskubideen babes-gune den heinean, EHZ Festibalean ez da inolaz ere eraso sexista, lesbofobo, homofobo, arrazista edo dena delakorik onartuko. EHZ Festibala pertsona guztiak aske eta errespetaturik sentitzeko gune gisa ulertzen dugu. Horrenbestez, gogoz kontrako ukimenduak, irainak, bazterkeriak eta bestelako jarrera desegokiak irmotasunez gaitzestuak izanen dira, eta jarrera horiek festibaletik kanporatuak izanen dira. EKB-ri esker gai hauen inguruko sentsibilizazio eta zainketa lana eginen da EHZ Festibalean zehar.

KONTAKTUAK

ADMINISTRAZIOA
KOMUNIKAZIOA
PROGRAMAZIOA