2024ean Herrari izeneko lehen albuma argitaratu, eta 2025an zehar korista eta gitarrajole gisa Fermin Muguruzarekin nazioarteko biran egon ostean, Lide Hernandoren Bele proiektua bueltan da lan berri batekin.
Muturrez Zerura, Beleren bigarren albuma, 80. hamarkadako gau ero bat eta horren osteko etxerako buelta melankolikoa da. Zortzi abestitan zehar (edo hobe esanda, intro bat, sei abesti eta bonus track bat), Belek musika beltzarekiko duen interesa eta maitasuna arakatzen jarraituko du, lehenbiziko diskoan nabarmentzen zen r&b-tik eta souletik aldendu, eta 80ko disco, funk eta dance elektronikoetara bidaiatuz. Dantza negarrez ere egin daitekeelako. Zeren drama dantzarekin uxatzen ez duenaz, ez da fio.
Dantzalekuak sutan jartzeko intentzio argiz datorkigu Bele oraingoan, Euskal Herrian odol hotzekoak ez garela frogatu nahian.
share
ARBÉRATS-SILLÈGUE
28-29-30 JUIN
This error message is only visible to WordPress admins
Error: No feed found.
Please go to the Instagram Feed settings page to create a feed.