🌟 Bizi ezazu EHZ beste manera batez eta jin laguntzaile gisa!🌟
EHZ festibala ez litzateke existituko laguntzailerik gabe: haiek dira elkartearen bihotza! Betidanik, belaunaldi andanak parte hartu du lan txanda bat eginez, festibal baten antolaketa ikasteko. Denak hasi dira laguntzaile izanez!
🙌 Zergatik laguntzaile izan?
- Laguntasunez beteriko esperientzia paregabe bat bizitzeko.
- Euskal Herria Zuzenean elkartearen bihotzean murgiltzeko.
- Zuhaur inplikatzeko, zure denborari zentzu bat emateko eta kultur ekitaldien antolaketaz ikasteko.
🎪 Laguntzaile izateko prest bazira festibaleko egun batean edo hiruetan, zatoz gurekin!
✅ Zure erritmoa hauta ezazu:
- 4 txanda, 3 egunetan banatuak
edo - 2 txanda egun bakarrean
Zure denboraren, zure lagun kopuruaren eta zure adinaren arabera txanda bat prestatuko dizugu : ostatuan, sekuritatean, janari postuan, sartzeetan, kanpinean…
Eta trukean?
🎟 Lan egindako egun bakoitzeko sarrera urririk ukanen duzu.
🍽 Laguntzaileen xokoan bazkari bero bat.
💥 Zuk hautatutako kontzertu edo ikusgarri batez plazer hartzeko parada!
👦 Festibalari gazteak
Oroitarazten dizuegu adingabekoa bazira zure burasoen baimena beharko dugula. Txandak ostatuan, janarian, aparkalekuan, sartzeetan… izan daitezke. Festibalera iristen zirelarik harrerara joan beharko duzu eta informazio guziak jasoko dituzu. Ez ahantzi goizero harreratik pasa beharko duzula zure eguneko sartzearen ukaiteko.
Motibatu zure lagunak eta izena eman elkarrekin!
🛠 Festibala AITZIN edo ONDOTIK lagundu nahi duzu?
Festibalaren muntaketa ekainaren 18tik goiti hasiko da. Egunero elkartzen gira Arberatze-Zilhekoan, goizeko 9etatik goiti, edo ahal duzun momentuan!
Desmuntaketa festibalaren ondotik segidan hasten dugu eta uztailaren 4a arte iraunen du guti gorabehera. Eskukaldi bat eman ezazu!