EHZ-n laguntzaile bilakatzea zure denbora libreko ordu batzuen hartzea esperientzia paregabe baten bizitzeko aukera. Zure eginkizunetan, implikatua, borondatezkoa eta motibatua egoitea espero dugu, zu gabe festibalak ezin duelako funtzionatu. EHZn garrantzi berezia jartzen dugu gure laguntzaileen harrerari, haien bizipenei eta eginkizunei.
Beste urteetan bezala, zure laguntza eta parte hartze aktiboari esker dugu festibala aintzinera eramango!
Zure laguntza ezinbestekoa da, bai urtean zeharreko antolaketari begira, bai eta festibalean bertan egin beharreko lanari begira.
AUZOLANA
Orroitarazten dizuegu : Izena emaiteko adinekoa izan behar dela, adingabekoa bazira aldiz burasoen baimena beharko da. Txandak ostatuan, janarian, aparkalekuan, sartzeetan… izan daitezke. Festibalera iristen zirelarik harrerara joan beharko duzu eta informazio guziak jasoko dituzu. Ez ahantzi goizero harreratik pasa beharko duzula zure eguneko sartzearen ukaiteko. Motibatu lagunak eta izena eman. Baina EHZ ez da bakarrik hiru egunetara mugatzen. Gunearen muntaketa ekainaren 19an hasiko da eta deneri idekia da.
Urteko laguntzaile
EHZa elkartea urte guztian biziarazten duten 4 satelite ezberdinetan zatitua da, komunikazioa, teknika, administrazio kudeaketa eta proiektu segipena, satellite hauetako baten parte izanez festibala urte osoan zehar laguntzen ahal da. Satelite batean sartzeak interesatzen bazaitu idatzi ehzfestibala@gmail.com helvidera. Gogoz eta ideiekin datorren oro ongi etorria da!
Festibaleko laguntzaile
Beste urteetan bezala, zure laguntza eta parte hartze aktiboari esker dugu festibala aintzinera eramango! Beraz, zure laguntza ezinbestekoa da, bai urtean zeharreko antolaketari begira, bai eta festibalean bertan egin beharreko lanari begira.
Laguntzaile izaiteko 2 hautu badituzu:
– edo 4 lan txanda 3 egunez
– edo 2 lan txanda egun batez
Menuaren bidez, zure hautuaren araberako formulariora jo.
Orroitarazten dizugu:
– lehen lan txanda ostiralean 11etan hasten dela eta azkena igandean gaueko 2etan bukatzen dela. Beraz erran behar diguzu noiz hasten ahal ziren eta noiz bukatzen.
– Zure lagunekin artean lan egin nahi baduzu, zure ekiparen kideen izenak eman ber momentuan, bakotxak berea!
– Txandak izaiten ahal dira ostatuan, ogitartekoetan, aparkalekuan, sartzeetan… Iristen zirelarik festibalera etorri beharko duzu laguntzaileen harrerara eta orduan jakinen duzu zer tenoretan eta nun lan eginen duzun. Ez ahantzi goizero harreratik pasa beharko duzula zure eguneko sartzearen ukaiteko.
Zure lanaren truke oparitzen dizugu:
– Zure txanda eguneko sarrera.
– 2 apairu bero laguntzaileen txokoan.
Beraz motiba zaitez, ekipak antolatu zure lagunekin. Zure beharra badugu!
——————————–
Izan giten elgarrekin laguntzaile!