LURRAREN HERRITMOA

March 24, 2025

Iaz, Arberatzen instalatu zen EHZ. Amikuze eskualdera joan zen festibala euskal kulturaren eta herri dinamikentzat emankorrak diren lurretan haziak ereitera. Lurra bezala, EHZ aberasten da eta etengabeko kimu hazkuntzan denez, Irisarritik Arberatzera joan zen festibalaren eta herri baten erritmoak uztartzera. Kulturgintzaren kapitalizazioa eta pribatizazio nehoiz baino bortitzagoa den garaiotan, EHZ-k landuriko lurrak emankor izaten segitzen du, landatzen den herrian dinamikak bultzatzen baititu tokiko erritmora egokituz, Amikuze eskualdeko biztanleekin batera. Ziklo desberdinez osatu da EHZ. Funtsean, urte anitzez loratuz joan, eta lekuz aldatu behar izan du barnebiltzen dituen antolaketa talde eta laguntzaileen belaunaldien joan-jinen erritmora. Lurrez elikatuz eta soroak irauliz eraiki da urteetan zehar, salgai izan gabe. Makrofestibletatik haratago, hemengo (h)erritmotik eraikitzen da EHZ. Lurra denen ondasuna den heinean, EHZk ere hala izan nahi du, herri batez osatua eta herriaren erritmoak markatua, produktu kultural merkantilizatuen erritmo frenetiko eta esponentzialetatik kanpo. Arrosatik Arberatzera, belaunaldiz belaunaldi milaka laguntzailek landatu dute EHZ, elkar trukea, auzolana eta autogestioa oinarri harturik. Lurraren (h)erritmoari esker ereinen dugu Euskal Herria Zuzenean!

Ohiko planteamendua

Egunean zehar, Arberatzeko plaza URRIRIK izanen da eta bertan orotariko animazioak izanen dira (zirko, kontzertu, haurren xokoa etab.). Azken urteetan bezala, mintzaldiak, tailerrak eta mahai inguruak antolatuak izanen dira hainbat gairen inguruan. Arratsetik goiti, bi eszenatan banatua izanen da pentzea eta bertan segituko dute kontzertuek. Azkenik, Ipar Euskal Herriko lau ertzetatik festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko ditugu. Xehetasun gehiago emanen ditugu berantago.