INFORMAZIO PRAKTIKOAK
Akanpalekua eta aparkalekuak urririk
Gune lasai bat furgoneta eta autoekin lo egiteko.
Dena plastikora pasa, denen segurtasunarentzat.
Sartzea urririk 11 urtetik beherakoentzat.
Ordainketak : euskoz, euroz, banku txartelaz. Kasu kutxazain automatikorik ez da gunean bertan.
Animaliarik ez da onartuko ez gunean, ez akanpalekuan.
Sekuritate komisioko eta brigada ubeleko laguntzaileak 24 orenez txandakatuko dira, festibala gune seguru eta goxoa izan dadin.
GPS aplikazioak ez segitu, EHZ panelak bai !
Arberatze-Zilhekoa herria Amikuzen kokatzen da, Donapaleuren ondoan:
Autoz : Baionatik 55 minututan da. A64 autopistako 4. ateratzea.
Autobusez :
– Baionatik <-> Arberatzera
– Atharratzetik <-> Arberatzera
– Baigorritik <-> Arberatzera
Eguneko PASS-a : 3,20€, sarrerak errosgai:
https://www.autocars-hiruak-bat.com/boutique/
Akanpalekuaren gainean :
– Ura
– Dutxak (7:30-15:00)
Lurra zaintzeko, EHZak saboi ekologikoa hornituko du.
– Komunak
Festibalaren lekuan :
– Janari eta edariak
ERASOEN KONTRAKO PROTOKOLOA
Gure festibala emazteen, aniztasunaren eta sexu-askapen eskubideen babes-gune den heinean, EHZ Festibalean ez da inolaz ere eraso sexista, lesbofobo, homofobo, arrazista edo dena delakorik onartuko. EHZ Festibala pertsona guztiak aske eta errespetaturik sentitzeko gune gisa ulertzen dugu. Horrenbestez, gogoz kontrako ukimenduak, irainak, bazterkeriak eta bestelako jarrera desegokiak irmotasunez gaitzestuak izanen dira, eta jarrera horiek festibaletik kanporatuak izanen dira. Brigada ubelari esker gai hauen inguruko sentsibilizazio eta zainketa lana eginen da EHZ Festibalean zehar.