Matah-k bere bakarkako lehen lana aurkezten du: “Sound”, reggaearen kulturaren eta Sound Systemaren unibertsoan gaindi egindako bidaia bat.
La Panchita Records-ek argitaraturik eta Chalart58-rekin batera ekoitzirik, lan honek 10 kantu biltzen ditu, generoaren mugak zabalduz eta testura nahiz soinu-ñabardura berrietan sakonduz. Albumak, gainera, Adala artista katalanaren partaidetzarekin egin da, hark idatzia baita “Gira el vinil” kantuaren letra. 2025ean, Matah Fermin Muguruzarekin batera aritu da nazioarteko biran, Sound System eszenan duen presentzia azkartuz, “In a Bubble” singlearen arrakastaren ondotik.
Orain bere hegaldia hasten du, zuzeneko emanaldi berezi bat eskainiz eta ikus-entzunezkoez lagundurik. Eszenatokietatik abiatuz, muga berriak eraisteko xedearekin.
share
ARBÉRATS-SILLÈGUE
28-29-30 JUIN
This error message is only visible to WordPress admins
Error: No feed found.
Please go to the Instagram Feed settings page to create a feed.