Details

Date:

28/06/2024

Event Types:

About the tour

KONTZERTUA

Huntza-ren ibilbide arrakastatsua atzean utzita, Josune Arakistain SÜNE-k bere lehenengo diskoa kaleratuko du datozen hilabeteetan. Abeslari eta konposatzaile gazteak ibilbide berriari ekin dio, eta trikitixa ardatz hartuta elektronikaren munduan barneratu da oraingoan SÜNE. Kaleratu berri duen ‘Lau korapilo’ singleak, tradizioari keinu bat eginez, trikitixaren eraberritzea aldarrikatzen du. Izan ere, gizonezkoena zen mundu bat izatetik, gaur egun emakumeek konkistatutako territorioa baita trikitixarena. Hori dela eta, betiko doinuetatik abiatuta gaur egungo melodietara garamatza abestiak. Izan ere, hori izango da SÜNEren proiektuaren erronketako bat: Trikitixa soinu tradizionaletik garai berrituagoetara heldu daiteela erakustea: “Inork gutxik uste izan du trikitixa musika garaikidearekin erlazionatu zitekeenik, eta proiektu honekin nire ‘ahizpek’ urte luzeetan utzitako ondare guztia eraldatu nahi dut”.