Details

Date:

28/06/2024

Event Types:

About the tour

KONTZERTUA

XIBEROOTS Euskal Herritik sortu den musika taldea da, euskara bihotzean daramana. Taldearen ibilbidea euskara reggaearen bidez hedatzeko asmo tinko batekin hasi zen, eta denborarekin, musikakide bakoitzaren eragin propioek estilo berezi eta anitza ekarri dute.

Honki Jina izeneko bigarren diskoan, migrazioak, konfinamendua, politikariak eta preso politikoak bezalako gaiak jorratzen dituzte, gizarteari begirada kritiko eta konprometitu bat eskainiz.

Hirugarren diskoa, berriz, bihotzaren garrasi bat da: bizitzaren, erresistentziaren eta esperantzaren aldarria. Gero eta zalantzazkoagoa den mundu honetan, gerlak, klima-aldaketa eta estatuen jokabideak aztergai hartzen dituzte, reggae doinu indartsuekin eta ospakizun giroarekin uztartuta.

XIBEROOTSek begiak zabaldu eta bihotzak piztu nahi ditu, kulturari eutsiz eta sekula besoak apaldu gabe.

Zer agitüko da mündü desorekatü hontan?