EHZren ekitaldi handia da aurkeztuko duguna. Hamar urte igaro ondotik, Fermin Muguruza itzuli da festibaleko oholtzara, zazpigarren aldikotz: kontzertu ikaragarria izanen da!
Ez du aurkezpenik behar. Berrogei urteko ibilbidean, Fermin Muguruzak benetan markatu du euskal musika eszena. 1980ko hamarkadaren erdialdean Kortatuko abeslari gisa hasi zen, eta ondotik, bere anaia Iñigorekin batera, Negu Gorriak (1990–1996) talde mitikoa sortu zuen. Gero, hainbat disko atera zituen, musika estilo ezberdinak jorratuz – reggae, hip-hop, soul, dub, rock, punk – munduko beste hainbat artistarekin izan lankidetzei esker.
Irungo kantariak lotura handia du EHZ festibalarekin, hastapen-hataspenetik. 1992an, Fermin Muguruzak lagundu zuen Piztu elkartea sortzen, bere diskoetxe independente Esan Ozenki-ren bidez. Elkarte horrek sortu zuen EHZ festibala 1996an. 1990eko hamarkadan, Esan Ozenki diskoetxea eta haren nazioarteko adarra Gora Herriak, babesleku izan ziren EHZko oholtza zapaldu zuten hainbat talderentzat: Zebda, Banda Bassotti, Anestesia, EH Sukarra, Ruper Ordorika, eta abar.
Anoetako azken kontzertuaren ondotik eta nazioarteko bira baten ondotik, Fermin Muguruzak EHZn bi oreneko kontzertua eskaini nahi izan du aurten.
ARBÉRATS-SILLÈGUE
28-29-30 JUIN
This error message is only visible to WordPress admins
Error: No feed found.
Please go to the Instagram Feed settings page to create a feed.