Nola ezar euskara gal-bidean, ahal-bidean, zabal-bidean ? Horra hizlariak gaualdiari eman dion titulua. Erranez bezala, gure maneretan hiruak egiteko gaitasuna badugula, egiteko molde desberdin horiek dituelarik galdezkatzen. Mattin Irigoienek aurkezten digu bere lekukotza azken 15 urteetako euskalgintzaren indartzeko Amikuzen eraman urratsetan. Barne ezartzen ditu Kitzikazank elkartearekin eraman Libertimenduaren esperientzia, bai eta Zabalik elkarteak euskara elkarte labela hartuz eraman estrategia lurraldeko euskalgintzaren saretzean eta euskaldunen komunitatea trinkotzeko lanean. Ekintzen zerrenda bat baino gehiago bere ikuspuntuaren zainak eta erroak zein diren agertzen dizkigu, bere ikuspegia eskainiz gaurko egoerari eta azken hamarkadek ezagutu mugimendueri buruz. Manera horretan, bere finkagiak zein diren agertzen dizkigu, Txepetx soziolinguistaren ekarpenak gogora ekarriz eta laneko metodologia baten proposamena eginez bukaeran. Pausa bat egiteko parada ematen zaigu, bizikletatik jausteko, nola pedalatzen (ahal) dugun ikusteko gisan.
ARBÉRATS-SILLÈGUE
28-29-30 JUIN
This error message is only visible to WordPress admins
Error: No feed found.
Please go to the Instagram Feed settings page to create a feed.