Details

Date:

28/06/2024

Event Types:

About the tour

KONTZERTUA

Erreka baten modukoa izan da taldearen ibilbidea. 2018.urtean sortu zen donosti aldean, lehenago Adrenalized, Madeleine, Hyedra, Cohen eta Yawbe- zalako taldeetan aritutako musikarien eskutik. Emozioz beteriko doinu azkar eta zikinak sortzeko asmo xumearekin bildu ziren eta “Azalbat,urdina” izeneko lehen EP laburra kaleratu. Bost kantu hauen ostean eta inolako kontzerturik eman gabe etorri zen “Garuntaeztarri” (2021), zuzenean lehen aldiz jotzen aurkezturiko lehen lan luzea. Geroztik, oholtza batzuk zapaldu eta bigarren disko luzea prestatzen aritu dira.